Nortzuk gara

Bi irakasle gara, bigarren edo hirugarren hizkuntza bat ikasten laguntzea gure pasio bihurtu dugunak. Hogeita urteko esperientzia metatu dugu lau herrialde eta bi kontinenteetan zehar, eta horretan guztian, adin eta maila desberdinetako ikasleekin lan egiteko aukera izan dugu.

Gure ustez, ikasleek hobeto ikasten dute, prozesuan parte hartzen eta disfrutatzen badute. Horregatik, irakaskuntza dinamiko eta interaktibo bat garatu dugu, jokoak, ahozko jarduerak eta praktikak tartekatuz, konfiantza handitu eta hizkuntzaren ikaskuntza atseginagoa bilakatuz.

Gure ikasgelak ingurune egonkor eta ordenatua eskaintzeko diseinatuta daude, teknologia eta baliabide guztiak behar bezala hornituta. Hizkuntzaren lau trebetasunetan (hitza, entzutea, irakurtzea eta idaztea) jarriko dugu arreta, eta bereziki, ikasleen konfiantza hobetzen saiatuko gara ingelesez komunikatzen eta Cambridgeko azterketetarako prestaketa eginez.

Gure zerbitzuak:

  • Klaseak  umeentzat (8 – 12 urte)
  • Ingeleseko klaseak azterketak prestatzeko (gazteak eta helduak)
  • Mintza klaseak (helduak)
  • Klase trinkoak azterketak prestatzeko (gazteak eta helduak)
  • Klase partikularrak (adin guztiak)
  • Enpresentzako ikastaroak
  • CV edo eskutitzak idazteko laguntza
  • Itzulpenak